Hegazkinak jendea bizi den lekuetan hazitzen ditu bere kumeak, adibidez: Bilbo, Miarritze, eta Hondarbin. Oso altu egin dezake hegan, eta bere arrazakoekin bizitzea gustatzen zaio: Fokker 50, DASH8-315, Falcon 7…
Kabia zementoz eta porlanaz osatzen du eta bertan finkatzen ditu bere lau gurpilak.
Minak oso arma krudelak dira, hazia erein eta berehala uzta jaso zenezake.
Jabeek poltsatxoa edo paper zatitxoa etxean ahazten duten unean sortzen dira. Gerta liteke ere, jabea kamikaze moduan ihardutea: lurralde osoa minatuz. Minak oso arma eraginkorrak dira.
Gainera minaren bat zapaltzeak zorte ona ematen omen du!
Gune minatuak bultzatzen dituen herri sofistikaturik ere bada: Txakurrentzako gune aske deritzaie espazio hauei eta gaur goizean 83 mina zenbatu ditut bertan.
Recent Comments