2008 Martxoa 24
Komertzioaren Jaink@ aukeratzeko momentua iritsi zen.
Bulegoko nire tronutik; Zeus Jainkoa naizen honek nire ordenadoreko avi artxibo guztiak aztertu eta zalantza izpirik gabe, Hermes aukeratu nuen.
Ez nuen asko pentsatu beharrik izan, Hermes nire avi artxibo guztien artean egokiena zen.
Nik, Zeusek, urrezko hegoak zituen sandalia batzuk oparitu nizkion Hermes Jainkosa berriari eta era berean: merkantzien elkartrukea, tratatuen sinadura eta komertzio askatasunaren gidaritza agindu nion.
Hermes, Erroman Merkurio deitua izan zen eta ziriak sartzen edo gezurretan ondoen egiten zuelako izan zen aukeratua.
Insert |
| Trackback
Iruzkin bat idatzi