2008 Apirila 17

Ane, 23 urte. Azken Portun bizi da.
Zer ikasi du? Ikastolan hasi zituen ikasketak eta handik Lizardi Institutora pasa zen. Egun gehiago pasa zituen greban ikasten baino.Bihar, Donostiko fakultatean egongo Bolognako Plan-aren aurka kartelak jarriz. Unian zuzenbidean matrikulatua egon arren ez da klasera joaten.
Ohitura arraroak. Klasera joatea hispanitatearen egunean eta Konstituzioko zubian.
Nola mugitzen da? Bizikletaz noski!!
Nola jasten da? Marradun nikia, palestina bat eta mendiko botak. Guztia markakoa. Aurpegian hainbat piercing ditu.
Non edaten du? Gaztetxean eta handik Arranora, noiz edo noiz Txanelan amaitzen du.
Bere lehehengo mozkorraldia. 14 urterekin Kilolitrotan. Urte berean A-porroa Oinez-en ere izan zen.
Ezin du bizi… egunero Gaztetxetik pasa gabe.
Non esertzen da Anoetako futbol zelaian? Ez da esertzen, Peña Mujika-koekin tente egoten da. Bere kanta gogokoenak : Jo ta ke irabazi arte eta español hijo de puta dira.
Bere mutilaguna. Joseba Betagarriren kontzertu batean ezagutu zuen Hernaniko festetan. Ez dute asamblada bat galdu elkarrekin daudenetik.
Re: make |
| Trackback
Iruzkin bat idatzi