2008 Maiatza 14
Dedicado a las pandillas de todo crimen organizado
Egia esan arraro xamarra da herriaren sostengurik gabeko mafiarik aurkitzea, nahiz eta kontrakoa sinistarazi nahi diguten: trafikante, terrorista eta txoixo danak gaizto- gaiztoak direla eta inork ez dituela maite.
Italian mafiek sostengu bat izan dute, sostengatzaileek autoritatearen gehiegikeriarengatik babesten dituela sinisten baidute. Berdin Errusian, nire herrian eta edonon.
Baina nire mafiaren teoriari jarraituz: ETA- ko dirigentziko edo antzeko erakunde mafioso-ko kide txoixorik ezagutzen ez dudan arren, zihur nago txoixo-lapur haundi xamarrak direla: Nork eramaten ditu kontuak ETA-n? Nori eska geniezaioke auditoria bat? Nork kontrolatzen ditu diruz beteta dauden maletinak?
Eta guzti hau pasatzen den heinean, gixaixo batzuk pistola bat patrikean eta dinamita saku bat soinean dutela hara eta honuntz kakadaiyola pasiatzen dabiltza batenbat akatu nahian heuren bizitza arriskuan jarriz eta beren senideak saminduz.
Gaur gauean, bonba-autoa lehertarazi dute ETA-ko mafiosoek goizeko hirurak aldera Legutioko (Araba) Guardia Zibilaren kuartelaren atarian, aurretik abisurik eman gabe. Hauek ez dute pizzo-a ordaintzeko aukerarik izan. Ondorioz, Juan Manuel Piñuel Villalon 41 urteko guardia zibila hil da, eta kuartelean bizi ziren beste lau lagun zauritu dira -bi emakumezko eta bi gizonezko-.
Bitartean MESIA ILUMINATUAK gixaixoen odol eta beldurraz aberasten ari dira.
Beti horrela izan da. MAFIA.
Insert |
| Trackback
Iruzkin bat idatzi