2008 Ekaina 3
Itsasoak beherantz egingo du eta gero aldiz gora.Bere gora-behera honetan hondartzari forma berezi bat emango dio. Bihar beste bat, etzi beste bat…
Ziklo politikoek ere, bere gora behera hoietan gizarteari forma zehatz bat ematen saiatuko dira. Bere gustura, gora eta behera. Gaur lege bat eta bihar beste bat.
Hondartza, politika, itsasoa gora, behera, gizartea, ziklo politikoak…
-Barkatu aitona ez dut ezer ulertzen!!??
Hondartza milioika are partikulez osatua dago; gizartea ere milioika gizabanakoz. Kontuan izanik itsasoak bere gora-behera horretan hondartza moldeatzen duela, politikariek ere;heuren ziklo politikoetan antzeko gauza bat egiten dute: forma zehatz bat eman gizarteari (bai,baietz ba!!!).
-Baina aitona, itsas gora-beheretan ilargiak ez ahal du agintzen ba?
Noski ilargiak gora-behera horietan agintzen duela!!! Baina kontuan eduki ilargia eguzkiaren erreflexu huts bat dela!!!
-Orduan aitona, zer da eguzkia???
Eguzkia erabat edo bestera “botere” moduko bat litzateke..Beste batzuentzat aldiz jainko moduko bat.
- Ostras aitona!!! Historiako liburuak ere berbera esaten du egipziar jainkoei buruz!!!!
Noski berbera esaten duela historiako liburuak”
*P.S Zenbatean dago petroleo kupela?¿?
Esc eskape |
| Trackback
Iruzkin bat idatzi