Asteartea, 2008 Iraila 9
Hegazkinak jendea bizi den lekuetan hazitzen ditu bere kumeak, adibidez: Bilbo, Miarritze, eta Hondarbin. Oso altu egin dezake hegan, eta bere arrazakoekin bizitzea gustatzen zaio: Fokker 50, DASH8-315, Falcon 7…
Kabia zementoz eta porlanaz osatzen du eta bertan finkatzen ditu bere lau gurpilak.
Gauean argiz jansten da.
Esc eskape |
Ostirala, 2008 Abuztua 1
Minak oso arma krudelak dira, hazia erein eta berehala uzta jaso zenezake.
Jabeek poltsatxoa edo paper zatitxoa etxean ahazten duten unean sortzen dira. Gerta liteke ere, jabea kamikaze moduan ihardutea: lurralde osoa minatuz. Minak oso arma eraginkorrak dira.
Gainera minaren bat zapaltzeak zorte ona ematen omen du!
Gune minatuak bultzatzen dituen herri sofistikaturik ere bada: Txakurrentzako gune aske deritzaie espazio hauei eta […]
Esc eskape |
Asteazkena, 2008 Ekaina 25
Miña, erresumina eta antzekoak neurtzea oso zaila da, sentsazio subjetiboa baita.Hala eta guztiz ere, zihurrenik honen inguruko estatistikak ere izanen direla hor nonbait.
Miñari prezioa jartzen dioenik ere bada… Galdetu bestela Anita Obregoni edo sikarioak kontratatzen dituen edonori…
Miñaren apologiak alboratuz, min guayak ere badira: sudur azpian ateratzen zaigun granotxoa kentzen saiatzen gareneko miña. Nahiz eta malkoak […]
Esc eskape |
Asteazkena, 2008 Ekaina 11
Aldapa beherantz hasi da: OLDUVAI , Heldu ay!!!
Esc eskape |
Asteartea, 2008 Ekaina 3
Itsasoak beherantz egingo du eta gero aldiz gora.Bere gora-behera honetan hondartzari forma berezi bat emango dio. Bihar beste bat, etzi beste bat…
Ziklo politikoek ere, bere gora behera hoietan gizarteari forma zehatz bat ematen saiatuko dira. Bere gustura, gora eta behera. Gaur lege bat eta bihar beste bat.
Hondartza, politika, itsasoa gora, behera, gizartea, ziklo politikoak…
-Barkatu aitona […]
Esc eskape |
Recent Comments